domingo, 16 de diciembre de 2007

BI KILOKO ONDDOA

Hona hemen Donostiako taberna batean duten onddo ikusgarria.

martes, 11 de diciembre de 2007

ONDDOAK UDAZKENEKO FRUITUAK

2002/10/16 Elhuyar

Udazkena entzuten dugunean burura etortzen zaizkigun gauzak euria, haizea eta lurrera erortzen diren hostoak badira ere, garai honetan badago besterik ere. Horien artean goxoenak perretxikoak dira.

Mendian ibilaldi bat egiterakoan ikusten ditugun perretxikoak fruituak besterik ez dira; sagarra sagarrondoaren fruitua den bezala, guk batzen ditugun perretxikoak ere onddoaren fruituak dira. Onddoaren zatirik garrantzitsuena, onddo-espeziearen arabera, lur azpian edo zuhaitzen enborraren barruan dago.

Onddoak ez dira landareak, are gutxiago animaliak. Bizidunen sailkapenean beraien erreinu propioa osatzen dute, eta askok uste dutena baino talde handiagoa da. Barruan ezagutzen diren onddo-espezie guztiak sartzen dira.

Onddo-espezie ezberdinen fruituak oso itxura eta forma ezberdina dute. Batzuk begiz ikus daitezkeen arren, uste baino onddo gehiago dira mikroskopikoak. Lizuna, esaterako, onddo-mota bat da, eta, bere fruitua ikusteko, beharrezkoa da mikroskopioa.

Mendian ikusten ditugun perretxikoen artean, batzuk bakarrik dira jangarriak, beste asko pozoitsuak dira eta hilgarriak izatera ere hel daitezke. Beraz, kontu izan zein perretxiko jaten duzun eta perretxikoak ezagutzen dituztenek batutakoak bakarrik jan! On dagizula!