martes, 20 de noviembre de 2007

Errezeta erraz batzuk!


ARROZA ONDDOEKIN.

500 g arroz (ale biribileko arroza)
Onddo freskoak, hiru kilo laurden
4 koilarakada oliba olio
4 azafrai-izpi
2 tipula ertain, txikituak
Baso bete ardo zuri
Haragi salda edo ura, 1’3 litro
Gatza

Onddoak garbitu. Lur hondar guztiak kendu eta zurtoinei azala kendu. Gero arroza egiteko erabiliko dugun uretan edo salda beroan sartuko ditugu azalak. Ura erabili behar badugu, kalitateko salda kontzentratuaren pastilla bat gehituko dugu. Zurtoinak eta txapelak puskatuko ditugu, dena hur baten tamainako puskatan.
Kazola zabal batean olioa, tipulak eta gatz pixka bat jarriko ditugu. Frijitu dadila su motelean 15 bat minutuan, baina tipulari gorritzen utzi gabe. Xamurra gelditu dadila tipula. Orduan onddoak gehituko ditugu, gazitu eta frijitu daitezela 20 bat minutuz su motelean, askatzen duten zuku gehiena lurruntzen utziz. Ondoren azafraia eta arroza erantsi eta dena nahasi. Eta gero, ardoa gehitu ondoren, irakin dezala su motelean gehiena lurrundu arte.
Gero salda gehituko dugu, poliki-poliki, iragazkitik pasaraziz, onddo azalak iragazkian geldi daitezen. Egos dadila dena su ezti-eztian. 16 minutu kontatu. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dugu salda, lurrundu arte eta arroz aleak xamur gelditu arte
Azkenean, indarrez nahasi eta krematsu zerbitzatu nahi badugu, oliba olio birjina gehitu, esnegain erdi harrotua eta gurin hotz pixka bat. Perrexil xehatu pixka batek ere mesede ederra egiten dio arroz honi.


BAKAILAOA PIL-PIL, ONDDO ETA ALMENDREKIN





Osagaiak: 120 g bakailao ½ l. oliba olio, 0,4º-koa 40 g. patata pure 20 g. demi-glacé* 20 g. almendra xigortu 80 g. onddo 1 baratxuri perrexil xehatua

Konfitatu bakailaoa oliotan, 80º C-tan eta utzi hozten sukaldeko tenperaturan. Gorde bakailaoa eta loditu olioa eta arrainaren jelatina.

Nahasi patata purea eta demi-glacéa, ore homogeneoa erdietsi arte.

Salteatu onddoak, 10 gramoko pusketan ebakita, eman gatza eta erantsi baratxuri xehatua.

Ebaki bakailaoa lau puskatan eta berotu, onddoekin batera. Estali patata-kremaz eta pil-pil saltsaz. Apaindu platera almendra txikituez eta perrexil xehatuz.

No hay comentarios: